Bide segurtasunaz kontzientziatzeko abesti bat grabatu dute Arroizko landa eskolako ikasleek - Bide segurtasunaz kontzientziatzeko abesti bat grabatu dute Arroizko landa eskolako ikasleek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Trafiko Sailak Gabonetako kanpainarako aukeratuko zuen pankarta bat ere egin zuten
2025/02/12
Joan den hiruhilekoan, Arroizko La Balsa HLHIPko 5. eta 6. mailako ikasleak Burlatako auditoriumera joan ziren APANAk (Nafarroako autoeskolen elkarteak) antolatutako Bide Hezkuntzako Lehiaketan parte hartzeko.
Ikasleek ahalegin handia egin zuten parte hartzeko, Gabonetako eta bide-hezkuntzako pankarta bat eginez. Pankarta horretan herri txiki bat ikus genezakeen, hiru errepide eta zeru izartsu baten hondoa zituena. Arroizko ikasleek diseinatu eta landutako irudi honen helburua zen azaltzea zein garrantzitsua den zirkulazio-arauak errespetatzea hain data seinalatuetan zure helmugara iristeko.
Pankartaz gain, ikasleek bide-hezkuntzako bi tailerretan parte hartu zuten aurreko asteetan. Saio horietan, ikasleak gaiari buruzko galderak erantzuteko prestatzen joan ziren.
Eta, azkenik, bideo klip bat sortu zuten ikasleek musika-maisuaren laguntzarekin egindako abesti batekin, berak sortutako musika original batekin lagunduta.
Bideoa hainbat urratsetan grabatu zen, ahotsen grabazioa, herriko Musika Eskolako zuzendariaren laguntzarekin, instrumentuak, gitarra eta pandereta, eta azkenik, irudia. Emaitza oso bideo ederra izan zen, non egindako lana ikusten.
Ikusi: BIDEOA