Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Igantziko landa eskolako ikasleak aktore, herriari eskeinitako antzerki emanaldian.

2023/03/01

Otsailaren 17an, iñauterietako opor bezperan eta urtero egiten den moduan, Igantziko landa eskolako ikasleek eskolako lagunei, familiakoei (guraso, aitatxi-amatxi, osaba izebak) eta herritarrei antzerkia eskaini zieten.

Emanaldia herriko jubilatuen elkartean egiten da eta publiko osoari irekia izaten da.

Haur Hezkuntzako ikasleek, itzalekin jolastuz antzeztu zuten "Zerua gris dago" lana, hezkitdetzarekin lotua.

Lehen Hezkuntzako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailakoek, aldiz, orain arte landu duten animalien proiektuarekin lotu zuten "Inurrien inurrategia" antzeztu zuten.

Lehen Hezkuntzako laugarren, bostgarren eta seigarren mailako neska-mutilek, azkenik, "Botilaren bidaia" antzezlana antzeztu zuten. Antzezlan hau, eskolako Emozio Hezkuntzaren Proiektuaren baitan landu dute ikasturtean zehar eta kanpoko emale aditua den Raul Garciaren gidaritzapean aurrera atera zuten.

Lan ederra egin zuten hiru taldeek! Oso pozik geratu dira ikasleak egindako emanaldiarekin eta herritarrak, zer erranik ez!

Ekainean Lesakako Harriondoan Kultur Aretoan inguruko herrietako eskolako ikasleei eskainiko diete ekitaldia.