Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Irunberriko landa eskolako ikasleek lehen urratsak egin dituzte modaren munduan

2023/06/07

 

WEAR’T (ARTEA GARA) erakusketa Irunberriko San Juan HLHIPko ikasleei Modaren bidez artea hurbiltzeko motibaziotik sortu zen proiektu baten gailurra da, beren ideiei ahotsa emanez, haiekin adierazpen artistikoa landuz eta beren ideiak eta emozioak adierazteko prozesuan lagunduz gauzatu dena.
 

Edurne Ibáñez moda eta jantzi eszenikoen diseinatzaileak zuzendu du proiektua. 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du artistak modaren munduan, eta arrakasta polita lortu nazio zein nazioarteko mailan opera eta antzerkirako diseinuekin. Bere lan sarituenetako batzuk ekarri ditu erakusketara.

Bere ondoan, Andrea Monreal Irunberriko eskolako Haur Hezkuntzako maistra aritu da, zeinek haurren sormen gaitasuna eta gaitasun kulturala ikaragarri baloratuz, hauei entzuteko apostua egiten du eguneroko lanean.

Ez da hau bi emakumeek elkarrekin egin duten sormen proiektu bakarra; maskarak sortzeko tailerra, "Somos luz" proiektua ere burutu dituzte, artearen arlotik abiatuz, hizkuntza, manipulazioa eta esperientzia,  garapen afektiboa, soziala eta intelektuala ere bultzatzea bilatzen zutelarrik.

 

Erakusketara, hainbat sari lorturiko diseinatzailearen 5 lan garrantzitsu ekarri dituzte, gainera. 

 

Proiektuari dagokionean, martxoan hasi ziren, eskolan entolatu zuten erakusketa batekin. Han elkartu ziren ikasleak, irakasleak eta diseinatzailea, diseinuak ezagutu eta ulertzeko eta han piztu zen gaiarekiko motibazioa. Gela banatan jarri zituzten 5 diseinuak inspirazio iturria gertu izan zezaten eta interpretatzeko eta lan berriak sortzeko taldeak antolatu zituzten 3 urtetaik 12 urtera. Ondoren, giza gorputzaren proportzioen inguruko lanari ekin zioten, gero zirriborroak egin, materialak eta erabiltzeko modua bilatu eta abar, diseinua burutzeraino.

 

Orain dela 2 egun, ekainak 5, inauguratu dute erakusketa udaletxeko BInkuloaren aretoan familiak eta herriko zein kanpoko publikoarendako.  Ikusgai egonen da ekainaren 18a bitarte, 18:00- 20:30ko ordutegian.

 

 

Honako lana burutu dute taldeek:

La Reinterpretación de las obras ha sido la siguiente:

 

  • LA DAMA DE PAPEL lanaren birmoldaketa: Haur Hezkuntza
  • VESTIDO DE ETIQUETAS lanaren birmoldaketa: LHko 2.-3. mailak
  • VESTIDO DE RADIOGRAFÍAS lanaren birmoldaketa: LHko 1. maila
  • EL VIENTO lanaren birmoldaketa: LHko 4. maila
  • LA NIEVE lanaren birmoldaketa: LHko 5.-6.mailak

   

Albistea egunkarian: https://www.noticiasdenavarra.com/navarra/2023/06/04/arte-aulas-lumbier-6887915.html