Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Zirku-tailerra egin dute Sunbillako landa eskolako ikasleek

2023/01/20

Hezten elkarteak antolaturiko jarduera batean hartu zuten parte neska-mutilek eta jardueraren kronika idatzi zuten biharamunean, zein ongi pasa zuten erakusteko:

 

"Sunbillako landa eskolako Lehen Hezkuntzako 42 ikasle eta 5 irakasle Antsoainen dagoen "UrtxintxaTxoko"ra joan ziren goiz pasa 2022ko abenduaren 16an zirku-tailerra egiteko asmoz..

 

Goizeko 9:00etan Sunbillako plazatik abiatu ziren autobusez, Hezten elkartearen egoitzara abiatu ziren. Autobusean muxukoa jarri behar izan zuten eta, obren ondorioz, errepidea moztua egoteagatik, Almandozeko errepide zaharretik joan ziren.

 

Antsoaingo egoitzara iritsi zirenean, David izeneko irakasle bat autobuserantz gerturatu zen eta ongi-etorria eman zien. Ondoren, tailerrera abiatu eta han, zirku tailerra aurkeztu zien. Bertan, zer egingo zuten azaldu eta gero, zirkuari ekin zioten.

 

Lehenik, ikasleek zapatilak kendu eta txamarrak eta motxilak gorde zituzten. Gero, beroketa jarduerak egin zituzten, hala nola, harrapeketan aritu eta luzaketak egin. Ondoren, txiribuelta batzuk egin eta launaka edo zortzinaka akrobaziak egin zituzten.

Hori eta gero, gosaltzera joan ziren eta denbora librea izan zuten.

 

Gosaldu ostean, malabareak binaka eta launaka egin zituzten. Hori eta gero, seiko taldeetan banatu eta trapezio eta aireko teletan ibili ziren. Hori eginda, oreka ariketak egin zituzten eta Davidek, oreka ariketa harrigarri bat egin zuen.

Ordubatean, autobusera joan eta Sunbillara abiatu ziren".

 

 

Sunbillako 6.mailako ikasleak