Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Historiaurrean murgildu dira Lokiz ikastetxeko ikasle eta irakasleak

2022/02/04

Antzingo Lokiz landa eskolako ikasleak zientzietako proiektu berri bati ekin diote urtarrilean: "Historiaurrea".

Proiektuari hasiera emateko, Gasteizko Esteban historiazalearen bisita izan dute eta garai hartako tresna eta aztarna arkeologikoen erakusketa txiki batez gozatu dute, berak gaiari buruz dituen ezagutzak partekatzen zituen bitartean.