Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Otsagabiako ikasleak Baluarteko Elhuyar Zientzia Azokan

2023/05/05

Aurten ere, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu du Otsagabiako landa ikastetxeak. Bizi diren lurraldean garatu dituzen ikerketa proiektuak aurkeztu zituzten 1. eta 4.DBHko ikasle eta irakasleek, Iruñeako Baluarten.

Elhuyar Zientzia Azoka / NafarroakoTeknozientzia Azoka:STEM Planeta - Iruñeko Planetarioak eta Elhuyar Fundazioak antolatu dute ekimena, eta laguntzaile izan dira NICDO, Nafarroako Gobernua eta Euroeskualdea. Azokak helburu nagusi du ezagutzera ematea STEM(Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak, ingeleseko sigla erabiliz), eta bultzatzea gazteen STEM-gaitasunak eta gaitasun transbertsalak. Horretarako, erraztasunak emanen dira esperientzia zientifikoa izateko.

 

 

DBH1eko ikasleak irinaren zomorroaren (Tenebrio Mollitor) ziklo biologikoa eta produkzioa ikertzen aritu dira. Sugoa insect enpresak egiten duten lana behatu, prozesuan lagundu eta datuak bildu dituzte aztertzeko. Maskotentzako pentsua ekoizten dute bertan eta ekoizpenean eragiten duten faktore guztiak kuantifikatu eta grafikoak aztertu ondoren, proteina lortzeko aukera interesgarria dela ondorioztatu dute, klima aldaketa eragiten digun honetan oso baliabide gutxi erabilita ekoizpen aberasgarria lortzen delako.

   

 

 

ESO4ko ikasleak Pirinioko bi magaletan dauden lau ibai aztertu dituzte: St.Vicent, Uhaitza, Anduña eta Zatoia. Ikerketaren datuak biltzeko Piriniotik bidaiatzeko eta paisaiak ikusteko aukera eskeini zien. Ibaien datu fisiko-kimikoak eta biologikoak aztertu ondoren, bi magaletako ibaien arteko desberdintasuna ez da oso handia. Kasu guztietan uraren kalitatea oso ona da. Beraz, guztietan klima aldaketa berdin eraginen duela ondorioztatu zuten.

 

Ikasleak esperientziaz disfrutatu zuten eta haien ikerketa komunikatzeko aukera paregabea izan zen.