Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Hegaztiei erantzunak jartzeko prozesua ezagutu du Deikazteluko landa eskolak

2025/09/26


Irailaren 19an, gure landa-eskolako ikasleek hegaztiei eraztunak jartzeko tailer zirraragarri batean parte hartu zuten, Ornitolan Ingurumen Zerbitzuek antolatuta. Gabi eta Ander begiraleek gidatu zuten jarduera, eta ikasleak hegaztien mundu liluragarrira hurbildu zituzten.

Jarduera Deikazteluko Antanillan egin zen, eta behaketa-estazio bat jarri zen bertan. Goiz osoan zehar, haurrek gertutik ikusi ahal izan zuten nola egiten den eraztunak jartzea, gure inguruko hegaztiak ezagutzea eta horiek zaintzeak ekosistemen oreka mantentzeko duen garrantzia ulertzea.

Esperientzia oso aberasgarria izan zen eta gogo biziz hartu zuten ikasleek, naturarekin harreman zuzenean gozatuz ikasi baitzuten.

Horrelako ekimenek landa-eskolen garrantzia nabarmentzen dute, beren ingurune hurbiletik ikaskuntza bizia sustatzen baitute, lurraldeari eta inguratzen gaituen aberastasun natural eta kulturalari lotuta. Horrelako jarduerek landa-ingurunean hezkuntza mantentzearen eta indartzearen garrantzia berresten dute, gure ikasleei jakintzak eta esperientziak lotzen dituzten aukera paregabeak eskainiz.