Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ximénez de Rada eskolak bisita berezia izan zuen Liburuaren Eguna ospatzeko

2023/05/29

 

Apirilaren 24an, astelehena, Ximénez de Rada landa eskolak Liburuaren Eguna ospatu zuen. Horretarako, Paula De Andrés irakasle ohiaren gonbidatu zuen. Haur Hezkuntzako irakaslea izateaz gain, idazlea ere  bada, hainbat kontakizun idatzi ditu eta 2 liburu argitaratu ditu.

Amar abierto, bere bigarren liburuan, gainera, Radako ikastetxean izandako esperientzia bati buruz idatzi du.

Bisitan, Los humos de Zacarías ipuina irakurri zien ikaslerik txikienei eta jarraian, Zacarías tren berezia egiten lagundu zien, lokomotora, bagoi eta guzti.

Bestalde, Lehen Hezkuntzako 3. eta 6.maila bitarteko ikasleei zenbait mikroipuin irakurri eta azalpenak eman zizkien, eta ipuinen idazketaren hastapenean lagundu zien.

Zenbait ikasleren familiek ere parte hartu zuten bisitan. Oso polita izan zen!