Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Emakume kirolariak landa eskoletan

Nafarroako Kirolaren Institutuak eta Nafarroako Gobernuak sustatutako “Emakume kirolarien hitzaldiak ikastetxeetan” programaren barruan dago jarduera

2024/05/16

Urroz hiriko landa eskola

Ariane Toro judokaren bisita izan zuen apirilean eskola honek.

Hitzaldi entretenigarri batean, Arianek judoaren inguruan duen esperientzia eta grina partekatu zituen, bai eta emakumeen kirola sustatu eta ikasleak kirola ohitura osasungarri gisa motibatu ere. Judo-teknika batzuk erakusteaz gain, bere ibilbideari eta historia pertsonalari buruzko pasadizoak ere erakutsi zituen, bai berak bai bere familiak oso harreman estua izan baitute kirol honekin. Grinaz lan egitea, amore ez ematea eta zailtasunen gainetik helburuak bilatzea izan ziren aldarrikatu zituen baloreetako batzuk.

Interesgarria eta pizgarria izan zen jarduera ikasle eta irakasleendako, ondorioz, aurten Parisen ospatuko diren olimpiadetan kirolaria animatuko duten zaleen kopuruak gora egitea lortu zuela kirolariak.

Aupa, Ariane!

 

 

 

Barásoaingo landa eskola

Lehen Hezkuntzako 6.mailako Christopher, Ishak, Mayte, Thais eta Yaekobek idatzitako albistea

 

"El pasado lunes 29 de abril, Carmen y Aitana, jugadoras de Osasuna femenino, acudieron al CPEIP Martín de Azpilcueta.

A las 9:45h llegaron a la escuela y tras darnos los buenos días, nos cuentan a la clase de 3º, 4º, 5º y 6º su vida futbolística, cuántos años llevan jugando en el Osasuna, etc. También nos hablaron de las fortalezas y debilidades de las personas, la importancia de los estudios en la vida y de los valores del deporte.

Después, salimos al patio a realizar varias actividades. Entre ellas un rondo, el pañuelo con el balón y un mini partido.

Para finalizar nos sacamos una foto con ellas y nos regalaron una foto de Carmen firmada por las dos jugadoras".