Iturengo landa eskolako ikasleak, "Arnasa gara" lehiaketan finalista - Iturengo landa eskolako ikasleak, "Arnasa gara" lehiaketan finalista - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Azaroaren 22an Arnasa Gara bideo sormen lehiaketako sari banaketa izan zen. Malerrekatik bi bideo finalera ailegatu ziren eta horietako bat Pulunpa eskolako haurren rap-a izan zen.
2023/12/18
Guztira 112 lan aurkeztu ziren 4 kategorietan banatuta: L.H 5-6, DBH 1-2, DBH 3-4 eta Publikoaren saria.
Lehenbiziko kategorian (LH5-6) honako egitekoa zuten ikasleek: beraien herria nolakoa den azaldu behar zuten, zer egin daitekeen bertan eta zergatik den egokia euskara maila hobetzeko. Horietatik, guztietatik, Pulunpa IPko 5. eta 6.mailako ikasleen Pulunpa rap bideoa hiru finalistetako bat izan zen.
DBH 3-4 kategorian, aldiz, Nahia Sillero aktoresaren bideoa oinarritzat hartuz, modu sortzailean euskal kultura, musika eta ekimenak balioan jarriz bideo bat sortu behar zuten. Kategoria horretan, 3 bideo aurkeztu zituzten Doneztebeko Mendaur DBHIko 3. eta 4. mailako ikasleek eta horietako batek Publikoaren saria irabazi zuen, Joaldunak bideoarekin.
Malerrekako Iturengo Pulunpa IP eta Mendaur DBHIko ikasle, guraso eta irakasleak autobusez elkarrekin joan ziren Zarautzera, Arnasa Gara lehiaketako sari banaketara.
Zorionak, talde!!