Garraldako DBHko ikasleak Sarako IKUSI MIKUSI azoka ezagutzera joan dira - Garraldako DBHko ikasleak Sarako IKUSI MIKUSI azoka ezagutzera joan dira - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/11/14
Urriaren 20an, DBHko ikasleok eta irakasleak Sarara (Lapurdi) joan ginen, bertan IKUSI MIKUSI Haur eta gazteentzako liburu azoka baitzen, eta han, hainbat ekintza egin genituen.
Autobusez hurbildu ginen Sarara eta frontoian hamaiketakoa hartu ondoren, bertan zegoen liburu azokara joan ginen. 15 euroko bono bat eman ziguten azokan gastatzeko.
Han, hainbat eleberri, komiki, koadernotxo… zeuden.
Beranduago, etxe batera joan ginen tailer ezberdinak egitera. DBH 1ekoak Joxe Mari Carrererekin egon ziren, bere ipuin kontaketaz gozatzen.
DBH2-koek, Galtzagorrik proposatutako Boouktube tailerra izan zuten.
DBH 3-4-koak, berriz, Asisko Urmenetarekin egon ginen, berak, karikaturak egiten erakutsi zigun eta karikaturen inguruko hainbat informazio eman zigun. Gainera, bakoitzak gure lagun baten aurpegia kontuan hartuta, gure karikatura propioak egin genituen.
Tailerrak bukatuta, aterpe batera joan ginen bazkaltzera euriatik babestearren.
Bazkaldu eta gero, Sarako lezeetara joan ginen eta DBH1-2 eta DBH 3-4 bi taldetan banatu ginen. Batzuk leizeetan zeuden bitartean, besteak han zegoen museo txiki batera joaten ziren. Egia erran, Sarako lezeak oso interesgarriak dira.
Euritsua bezain ederra izan zen eguna!
Garraldako DBH 3-4-ko ikasleak