Rafa Ruedaren bisita izan du Otsagabiako landa eskolak - Rafa Ruedaren bisita izan du Otsagabiako landa eskolak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/06/26
Joan den ekainaren 7an Rafa Rueda musikari mungiarrak gure eskolan egin zuen bisita. DBHko ikasle guztiekin aritu zen bere bizitza musikalari buruz solasean, abestiak egiteko bere inspirazio eta teknikak azalduz, euskara eta musikarekiko bere harremanaz eta hainbat kantu abestuz. Jarduera hau Hezkuntza Departamentuaren eta Euskarabidearen "Musikariak Ikastetxeetan" programaren barruan antolatu zen.
Rafa Rueda Euskal Herri osoan ezaguna da PI.L.T. taldeko abeslari eta gitarrajolea izateagatik. Horretaz gain, bakarkako ibilbide luze bat egina du eta azken boladan Igor Elortza bertsolariarekin batera Anonyme Popular proiektua Euskal Herri osoan barna aurkezten aritu da.
Berari buruzko informazio gehiago hemen aurki dezakezue: https://www.rueda.eus/