Urdiaingo herri eskolak badu jantokia - Urdiaingo herri eskolak badu jantokia - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/08/20
Ikasturte berriarekin batera, eskolako 17 ikaslek jantoki berria mustu dute Urdiaingo Herri Eskolan. Udala, eskola eta guraso elkartearen arteko elkarlanak eman du bere fruitua.
Aurreko ikasturte hasieran burutu eta eskolako zerbitzu eta azpiegiturak hobetzea helburu zuen “Zaindu dezagun Urdiain: haurren herria denon eskola” hausnarketa prozesuan du jatorria jantokiak. Izan ere, hau izan baitzen prozesuan agertutako lehentasunetako bat.
Hau aurrera eramateko, herriko udala, eskola eta guraso elkartearen elkarlana ezinbestekoa izan da. Udaran zehar burutu dira egokitze eraikuntzako lanak eta herriko udalak 28.915,26 euro bideratu ditu honetarako.
Bestalde, guraso elkarteak hanburgesa festa antolatu zuen eta bertan lortutako dirua jantokia hornitzeko beharrezkoak ziren plater, edalontzi edota bestelako mahai-tresnak erosteko baliatu zuen.
Zalantzarik gabe, eskola jantokiak balio erantsia eman dizkio ikastetxeari berari eta baita herriari ere eta beste behin ere agerian utzi du landa eremuan eskola eta herriaren arteko elkarlanaren garrantzia.

