Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko landa eskoletako irakasleak "Amaiur 1522-2022" proiekturako prestatzen ari dira - Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko landa eskoletako irakasleak "Amaiur 1522-2022" proiekturako prestatzen ari dira - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2022/01/03
2022.urte honetan Amaiurko Gazteluaren setioaren eta batailaren 500. urteurrena beteko da eta hainbat jarduera prestatzeko lanketari ekin diote Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko landa eskoletako irakasleek. Tartean, joan den azaroan egindako bisita.
Arkeologia Zentrora eta Gaztelura hurbildu ziren eta gaztelu zaharraren harriak bertatik bertara ikusten eta ukitzen ibili ziren, historian murgiltzeko.
Izan ere, “Amaiur 1522-2022” izeneko proiektua garatuko dute Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin, eta zer leku hoberik gaztelua eta herria bera baino, gaiaren inguruko prestakuntza jasotzeko?
Ilbeltzatik aitzin izanen da eskualdeko 12 eskoletako ikasleen txanda.