Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Bizikidetza-jarduera batekin itxi dute ikasturtea Lizarraldeako landa eskoletako irakasleek

2023/06/30

 

Talde kohesioa indartzeko helburuarekin, txango bat burutu dute ekainaren 23an landa eskoletako maisu-maistrek Lizarraga inguruan.

 

Goizeko 10etan elkartu ziren Lizarragko Bentan 8 km-ko ibilaldia hasteko. Handik abiatu ziren, gailurreria zeharkatu zuten, Portupekolezeko arkupea eta San Adrian baseliza ikusi zuten. Hantxe hartu zuten hamaiketakoa.

 

12:30ak aldera bukatu zuten txangoa eta Abarzuzara joan ziren bazkaltzera.

 

HUrrengo urtean ere antzeko jarduerarren bat antolatzea aurreikusten dute, elkarlanerako oinarriak sendotzen laguntzen dutelako honelakoek.