Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left EITBko "SOS kantak arriskuan" telesaioa Zigako landa eskolan

2024/01/24

2023ko abendua berezia izan zen Zigako herriarentzat eta baita Zigako eskolako ikasleentzat ere. Izan ere, EITB Euskal Irrati Telebistako “Sos kantak arriskuan” programa herrira hurbildu zen Hiru Erregeekin kanta berreskuratzeko.
Ikasleek aukera izan zuten programaren grabaketa prozesua ikusteko eta baita bertan parte hartzeko ere. Programa urtarrilaren 2an estreinatu zen eta emaitza polita izan zen.
Urduritasunak presente zeuden arren, ikasleen agerpena ederra izan zen eta Ainara, Maren eta Junek (argazkian agertzen diren ikasleek) casting-ean eta guzti parte hartu zuten.

Telesaioa ikusteko hemen sakatu.