Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left El proyecto “NomCONECTANDO ESCUELAS – ESKOLAK KONEKTATZEN” de las escuelas rurales de Tafalla, finalista en los Premios Aprendizaje-Servicio 2025

2025/11/06

 

Tafalla inguruko landa eskolen sarea estatu mailan nabarmendu da berriz ere hezkuntza berritzaile eta solidarioarekin duen konpromisoagatik. "NomCONECTANDO ESCUELAS – ESKOLAK KONEKTATZEN" proiektua finalista izendatu dute Ikaskuntza Zerbitzurako Espainiako Sareak eta Educo GKEak, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin antolatutako 2025eko Zerbitzurako Ikaskuntza Sarietan.

Estatu osoko ehun aditu baino gehiagok osatutako epaimahaiak bereziki baloratu ditu kalitate pedagogikoa eta Tafallako lurraldeko landa zentroen arteko lotura eta lankidetza sustatzen duen proiektuaren eragin sozial eta komunitarioa.

 

Antolatzaileek, zorion-adierazpen berezia egin zaio proiektua sustatu duten eragileei, eta azpimarratu du finalista izateak ekimenaren bikaintasuna eta hezkuntza-konpromisoa islatzen dituela.

"Epaimahaia txunditurik geratu da zuen proiektuarekin, hezkuntza-kalitateagatik eta gizartean duen eraginagatik. Finalista geratu izanak sarien kopurua mugatua dela baino ez du erakusten, baina zuen lana zabaltzea eta jarraitzea merezi du ", adierazi du ikastetxeak jasotako jakinarazpen ofizialak.

2025eko Zerbitzurako Ikaskuntza Sariak emateko ekitaldia datorren abenduaren 12an izango da, Ciudad Realen, Estatuko XVIII. Topaketaren barruan. Honetan, herrialde osoko irakasleak, ikasleak eta erakundeak bilduko dira, komunitatearen zerbitzura dauden ikaskuntza-esperientziak partekatzeko.

Aitorpen hori Tafallako landa eskolen sareak Nafarroako Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioaren III. Lehiaketan jaso berri duen sariari gehitu behar zaio, azken hau Hezkuntza Departamentuak bultzatu duelarik, eta ikaskuntza eta gizarte-eraldaketa lotzen dituzten hezkuntza-proiektuen sustapenean duen lidergoa berretsi du.

INFO