Elhuyar Zientzia Azokan ikerketa aurkeztu dute Otsagabiako eta Garraldako ikasleek - Elhuyar Zientzia Azokan ikerketa aurkeztu dute Otsagabiako eta Garraldako ikasleek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Ekitaldia Baluarten izan zen joan den asteburuan
2026/04/29
Apirilak 25ean DBHI Otsagabiko DBH1eko ikasleek Elhuyar Zientzia Azokan, Garraldeko ikastetxearekin batera egin zuten ikerketa aurkeztu zuten. Ikerketa Irati oihanean ugaria den baso igel-gorriaren errute urmaleen inguruan izan zen. Otsagabia eta Garraldako ikastetxeko LH56 eta DBH1eko ikasleak aritu ziren, bi ibarreko hiru urmaeletan: Udi, Sobar eta Barrenbaltsaldean.

Ikuspegi zientifiko batetik, baso igel-gorriaren errute urmaleen azterketa garrantzitsua da, ingurumenaren eta ekosistemaren osasuna ulertzeko.

Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeak, bestalde, ikasleei esperientzia aberasgarria eskaini zien, ikerketa zientifikoaren prozesua praktikan jarriz eta euren lana aurkezteko aukera izanda. Horrela, ingurumenaren zaintza eta ikerketa zientifikoaren garrantziaz jabetu ziren.
Bisitari ugari izan zituen ekitaldiak, naturaren inguruko ikerketa honen berri entzun nahiean hurbildu zirenak. Eta Saioa, Aner eta Jeffer aritu ziren ikerketa azaltzen arduradun, baso-igel gorriek arrautzak erruteko erabiltzen dituzten urmaeletan topatu dituzten berezitasunak azaltzeko prest.
Egun polita izan zen, interesgarria, beste 15 ikastetxetako ikerlanekin batera. Gustora eta harro sentitu ziren egindako lanaz, eta esperientzia hori partekatzea benetan aberasgarria izan zen.
Hurrengo arte!
