Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Elkartasun azoka antolatu dute Altsasuko Zelandi eskolan

Eskolako LH5 eta LH6.mailako ikasleek elkartasun azoka antolatu dute, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Zerbitzuarekin elkarlanean.

2026/05/29

Aurretik, ikasleek hainbat lansaio egin dituzte eskolan zerbitzuko teknikaria den Bego Cestaurekin. Saio horietan aniztasuna eta migrazioaren inguruko hainbat gai lantzen aritu dira: hala nola, aniztasunaren kontzeptuaren lanketa egin dute, estereotipoak, aurreiritziak, diskriminazioa eta zurrumurruen baitan hausnartu dute, edota migratzaileen eta errefuxiatuen arteko aldeak eta antzekotasunak aztertzen aritu dira ere.

Ekimenaren amaierako proiektu gisa, ikasleek elkartasun azoka bat antolatu beharra zuten.

Azokan saltzeko, ikasleak eskulan ugari prestatzen aritu dira: harriekin egindako jolasak, dominoak, “tres en raya” jokoak, buztinezko ontziak, portarretratuak, orri markatzaileak, loreontziak eta bestelako sormen lanak.

Hasiera batean tailerra LH5 eta LH6.mailako ikasleekin egin bazen ere, ekimena oso aberasgarria eta polita iruditu zitzaien, eta horregatik Lehen Hezkuntzako gainerako ikasleek ere parte hartu dute azokan saltzeko eskulanak prestatzen. Horrela, elkartasuna, sormena eta aniztasunarekiko errespetua uztartu dituzte eskolako komunitate osoan.

Azokan bildutako dirua irabazi asmorik gabeko elkarte bati ematea zen helburua, eta Altsasuko ikasleek ADANO aukeratu dute laguntza jasotzeko.

Ekimen zoragarria!