Lakuntzako Herri eskolan herriko ondare eta ohiturak ikasgai - Lakuntzako Herri eskolan herriko ondare eta ohiturak ikasgai - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/02/02
Herri eskola ororen zeregin garrantzitsua, belaunaldiz belaunaldi herriko ondare kulturalaren transmisioa bermatzea dela sinistuz, aste honetarako programa berezia prestatu du eskolak herriko txikienek bertako ohiturak ezagutu eta ondare kultural hori jaso dezaten.
Izan ere, urtarrilaren 20an San Saastiñak ospatzen baitira herrian eta horregatik, herriko euskalkia eta jaiarekin lotutako zenbait ohitura lantzeko probestu dute ospakizuna.
Herriko euskalkia
Azken hamarkadatan Lakuntzako euskalkiaren ezagutzak beherakada handia izan du herrian. Hori dela eta, herriko eskolak Lakuntzako auskiaren transmisioan bere aletxoa jarri nahi izan du. Horretarako, eskolako gurasoa den Izaskun Anduezak bere aita den Felipe Anduezari herrian garai honetan prestatzen den piperropillaren inguruan, herriko euskalkian egindako elkarrizketaz gozatzeko aukera izan dute eskolako ikasleek.
Feliperen testigantzari esker, Lakuntzeko auskia eskolara gerturatzeaz gain, piperropillen inguruan asko ikasi dute lakuntzar gazteek.
Piperropil tailerra
Behin Feliperen azalpenak entzun ostean, ikasleen txanda iritsi da: geletan orea prestatu eta ikasle bakoitzak bere piperropilla burutzeko aukera izan du. Ondoren, piperropillak erretilutan jarri eta herriko etxe ezberdinetako sutondoetan egin dituzte, ohiturari jarraiki.
Horrez gain, ikastalde bakoitzak, gaur arratsaldean herriko festei hasiera emateko ospatuko den XXIV.Piperropil Txalpeketan aurkeztuko ditu bere piperropilak.
Danborrada
Hogeita hamar urtetik gora dira urtarrilaren 19an, 00:00etan, Lakuntzako plazan danborrada ospatzen dela eta, nola ez, eskolak bere danborrada txikia eskaintzen du ere.
Horregatik aurten ere ez diote ohiturari hutsik egin eta San Saastin egunaren bezperan, eguerdiko 13:00ean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleek danborra gerrian eta txanoa buruan, danborrada emanaldi bikaina eskaini dute herriko plazan. Horretarako, LH6.mailako bi ikasle izan dituztelarik gidari.
Benetan ederra, eskolak herriaren kultur eta ondare transmisioari egindako ekarpena!