Antzerki Topaketa ospatu dute Bortzirietako landa eskolek - Antzerki Topaketa ospatu dute Bortzirietako landa eskolek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/12/22
Aspaldiko ohitura zaharrei jarraituz eta Bortzirietako Landa Eremuko hiru eskoletako ikasleak elkartzea helburu izanik, Arantzako eskolaran gerturatu dira Etxalar eta Igantziko ikasle eta irakasleak.
Arantzako eskolako ikasleak gabonen aitzinetik antzerki emanaldia eskaini zuten; abenduaren 15ean herritarrei eta gurasoei eskeini zieten eta abenduaren 20ean berriz, Etxalar eta Igantziko eskolakoei.
Urtean zehar Bortzirietako hiru herri ttikiak komunean elkartzeko ohitura dute kanpaldiak direla, irteerak direla, joku topaketa dela eta hau horietako bat izan ohi da.
Hiru antzerki eskeini zituzten eta tartean hamaiketako goxoa, bertako guraso elkartearen eskutik. Goiz pasa polita izan zuten denek elkarrekin. Hurrengo topaketa Aste Santu aurretik izango dute Bortzirietako Etxalarren Joko Topaketan.