Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Luzaide eta Arnegiko landa eskolen Kirol Topaketak

2024/02/26

Urtarrilean Luzaide eta Arnegiko ikasleek zonaldeko eskolen topaketetan parte hartu zuten eta jardueraren kronika idatzi dute:

"Ikasturtean hirutan, USEPek (L’Union Sportive de l’enseignement du premier degré) inguruko eskoletako ikasleekin kirol topaketak antolatzen ditu. Oraigoan errugbian ari izan gira, bana aldi guziz kirol ezberdin batean aritzen gira: eskubaloina, atletismoa…

Hasteko, errugbian jostatzen ikasteko, eskolan Gorputz Heziketako saioetan entrenatzaile profesional baten laguntza izan ginin. Berarekin, Lehen Hezkuntzako ikasle guziek errugbiaren arauak ikasi ginitin eta entrenatzen ari izan ginen.

Urtarrilaren 25ean topaketen hitzordua ginin eta Donibane Garazi, Irulegi eta Baigorriko errubgi zelaietan elgartu ginen.

Adinaren arabera banatuta, Ahatsa, Ezterenzubi, Donazaharre, Mendibe, Eiheralarre, Izpura, Arnegi eta Luzaideko ikasleak errugbian aritu ginen denak elgarrekilan. Zonbait partida jokatu ginitin, baita lagun berri batzuk egin ere!"