Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Belaunarteko saioak eta parekidetasuna Erronkariko eskolan

2024/05/31

Aurten jo ta su jarraitu dugu parekidetasunean eta hezkidetzaren inguruan lanean.

Udaberrian EUTSI elkartean biltzen diren bailarako jubilatuek eta gure eskolako ikasleek lan komun bat egin zuten. Gela handian bildurik, munduko eta zehazki gure bailarako nabarmendu diren emakumeak ezagutu zituzten, edo ezagutzan sakondu zuten. Horrela, gure gizartean emakume eta gizonen ekarpena parekoa, eta alor askotan emakumeena handiagoa dela agerian utzi dute. Emakume hauek izan zituzten hizpide Martxoaren 8ko ospakizunean, gainera.

Aurrerago, lehen aipatutako bailarako eta Euskal Herriko osoko emakumeen bisitak jaso dituzte ere, Ana Jaka idazlea, Jone Alastuey Uztarrozeko alkatea, Marta medikua, Miren gizarte hezitzailea, Alicia Ezker kazetaria, Jaione Equisoain judoka… Nork bere esparruan nola egin duten lan kontatu dute.

Eta bukatzeko, garagarzaroaren 11n Naia Duran waterpolo jokalaria izan zuten bisitan.