Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Malerrekako landa eskolen Joko Topaketak

Zonaldeko landa eskoletako ikasleek idatzi dute Legasan ospatu zen jardunaldiaren kronika

2024/08/02

Martxoaren 27an Malerrekako eskola txiki guztiak Legasako frontoian elkartu ginen Joku Topaketak ospatzeko. Malerrekako eskola txikiak parte hartu genuen: Saldias, Ituren, Legasa, Sunbilla eta Narbarte.

ZER EGIN GENUEN?

Goizeko 9:20etan autobusa hartu genuen. HHkoak eta LHko 1. eta 2. mailakoek lehenengo autobusa hartu zuten eta gero 3. 4. 5. eta 6. mailakoek Beste autobus bat hartu genuen. Ailegatu ginenean, eskola guztiak Legasako frontoian elkartu ginen eta bertso berria abestu genuen. Ondoren, HHkoak eta 1. eta 2. mailakoak frontoian geratu ziren, kultur magikekin jarduerak egiten. Eta bitartean guk herri kirolak egin genituen.

HERRI KIROLAK

Herri kiroletan jarduera hauek egin genituen: koxkorrak, txingak, piti potoak, patata zaku lasterketa, zaku lasterketa eta korrika. Herri kirolak irakasleak antolatu zituzten. Taldeak kolorez eta irudiz egiten ziren, adibidez: triangelu berdea, karratu beltza…

KORRIKA: Zirkuituan barrena korrika ibili behar zara.

ZAKUA: Zakua bizkar gainean jarri eta zirkuituan barrena korrika ibili behar zara.

KOXKORRAK: Koxkorrak lurretik bildu eta saski batean sartu.

TXINGAK: Txingak eskuarekin hartu behar dituzu eta korrika joan behar zara txingak eskuetan izanik.

PITI POTOAK: Piti potoak hankan jarri behar dituzu eta korrika ibili, piti

potoak hanketan dituzula.

ZAKU PATATA: Zakuaren barrenean sartu eta saltoka edo korrika ibili behar zara.

GOSARIA

Bakoitzaren ekintza bukatu eta gero denok batera gosaldu egin genuen. Gosaldu eta gero, joku topaketen dantza dantzatu genuen.

KULTUR MAGIK

Gero Kultur Magikeko jarduerak egin genituen, joku asko zeuden: xakea, puzgarriak, futbolina, hiru marran, zangoak… Kultur Magikeko jardueretan nahi genuena egin genezake.

puzgarriak: Puzgarriaren barruan sartu eta 5 minutuz saltoka ibili.

xakea: Shakea nahi duzun partida guztiak.

futbolina: Bakoitzak hiru gol sartu arte.

zangoak: Zangoen gainean jarri eta al duzun bezala ibili.

hiru marran: Zure hiru fitxek marran jartzen badituzu partida irabazten duzu.

EGURALDI TXARRA

Euria egingo balu herri kirolen ordez esku lanak egingo genituzke. Esku lanak Legasako eskolan eta ostatu gainean egingo genituzke. Esku lanak egiteko taldeak handiagoak izango lirateke eta talde gutxiago izango lirateke. Hala ere, Kultur magikeko jarduerak egingo genituzke.

BALORAZIOA

Oso ondo pasatu genuen eta oso ondo antolatuta zegoela pentsatzen dugu. Lehengo urtean baino dibertigarriagoa izan zen. Jende gehiago ezagutzeko balio du eta esperientzia oso polita da. Guk herri kirolak hobetuko genituzke denek dena egin beharrean, bakoitza leku finko batean ego eta bakoitzak bere lana izatea.