Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Erratzuko adinekoen bisita berezia jaso dugu eskolan

2026/11/04

Herriko aitatxi-amatxiek euren garaiko kontuak eta jolasak hurbildu dizkiete eskolako ikasle guztiei, belaunaldien arteko lotura sendoa eraikiz.

Azken asteotan, Erratzu gure herriaren inguruan, proiektu oso berezia eta polita garatzen ari gara eskolan. Proiektu honen barruan, herriko adinekoak eskolara gonbidatzeko aukera zoragarria izan dugu, euren garaiko istorioak, ohiturak eta bizipenak bertatik bertara ezagutzeko.
Lehenbiziko topaketan, herriko bost aitatxi-amatxi etorri zitzaizkigun bisitan. Eskola osoa bildu ginen (3 urtetik hasi eta 6. maila arteko ikasle eta irakasleak) eta adi-adi entzun genituen garai bateko kontuak.

Hurrengo astean, berriz, beste bi amatxi etorri ziren guregana, eta berriro ere elkarrekin bizitu genuen esperientzia aberasgarri hau.


Baina bisitak ez ziren hor amaitu! Egun bateko jolas-garaian, bi amatxi beren garaietako jolas bat erakustera etorri ziren: tabak. Jolas-garaian elkarrekin aritu ginen jolasean, gaur egungo haurrek lehenagoko jolasak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera paregabea izanez.

   


Esperientzia hau oso aberasgarria izan da eskolako komunitate osoarentzat. Bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu guregana hurbildu diren aitatxi-amatxi guztiei beraien denboragatik, irribarreengatik eta erakutsitako maitasunagatik.

 

Esker mila gure herriaren historia eta kultura bizirik mantentzen laguntzeagatik!