Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Usain goxoak iritsi dira Arantzako Herri Eskolara

Errege-opilaren inguruko tailerra egin dute ArantzakoDBHko ikasleek Eguberritako oporrak hartu aurretik

2025/12/22

 

 

Arantzako Herri Eskolako DBHko ikasleak kontent dira errege-opila egiten ikasi dutelako eskola berak antolatutako ikastaro batean. Ikasle guztiak amantala jantzi eta irina, arraultza, azukrea, laranja eta limoi azalaren zatitxoak eta beste hainbat osagai hartuta beraiek eskuekin ikasi dute oinarrizko masa egiten.

 

Tutorearen zuzendaritzapean, ikasle guztiei osagai berdinak eman zaizkie eta pausoz pauso joan dira errezetaren ezaugarriak jarraituz masa sortzen. Ordu ta erdiko prozesuaren ondorioz, errege opilaren oinarria sortzea lortu dute eta ondoren ontzitan utzi dituzte masa fermentatzen den bitartean.

 

Eskolan laberik ez dugunez, ikasle bakoitzak klaseak amaitu direnean etxera eraman dute beraiek sortutako opila eta ondoren bertan eman diote azken ikutua eta labean sartu dute errege opil eder bat guztiz sortu arte.

 

Ez da lehen aldia mota honetako tailer bat antolatzen dela Arantzako Herri Eskolan. Esan genezake, azken urtetan klasiko bat bihurtu dela Gabon garaia iristen denean Errege Opilari buruzko tailerra antolatzea.