Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Erroko eskola, Lesbos-era begira: Zaporeak elkartearekin elkartasun sare bat

2026/01/30

Erroko eskolan egun berezia izan genuen: Zaporeak elkarteko lagunak etorri ziren bisitan, eta Lesbos-eko irlan egiten duten lanari buruz hitz egin ziguten. Haien egunerokoa, errefuxiatuen egoera eta bertan sortzen duten elkartasun-sarea gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. Ikasleek galderak egin zituzten eta irakasleek hausnarketarako tartea hartu zuten,

Urtero bezala, eskolak Eguberrietako bilketa antolatu du. Baina aurten janari bilketa egin da eta erabaki dugu bildutako guztia Zaporeak elkartearen bidez bidaltzea, zuzenean Lesbos-eko errefuxiatu kanpamendura irits dadin. Ikasleek kutxak prestatu dituzte, familiek euren ekarpena egin dute, eta irakasleek dena koordinatu dute, beti bezala, elkarlanean.

Poz handia eman digu jakiteak gure kutxak helmugara iritsi direla. Zaporeak elkartekoek argazki bat bidali digute eskerrak emanez, eta ilusio bereziz jaso dugu (argazkia erantsiko dugu).

Ekimen honek oso ondo erakusten du zer den landa-eskola izatea: hurbiltasuna, komunitatea eta bizitza errealarekin lotutako ikaskuntza. Gure ingurunea, gure herria eta gure harremanak dira ikasgelaren parte, eta horrek aukera ematen digu balio handiko esperientziak bizitzeko: zaintza, elkartasuna, lankidetza eta lurraldearekiko lotura.

Erroko eskolan, gauza txikiek egiten dute handia gure egunerokoa. Eta oraingoan, gure komunitate txikiaren keinuak Mediterraneoraino iritsi dira.