Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left ERRONKARI. Julian Gayarre eta Ainariak Ikastetxeek Pilpilka eguna 2025 ospatu dute elurretan

2025/03/26

Ortzegunean, otsailaren 13an, eskola eta institua elkarrekin ospatu genuen Pilpilka eguna Larra-Belaguako pistetan.

Aurten natura eta elurra dira gure ikasturtearen ardatza eta horregatik DBH-ESOkoak elurretan egona gara 4 egunez pilpilka-proiektua garatzen (eskia, alpinismoa, geologia, snow-art.... lantzen) eta LH-EP 3-4-5-6ko ikasleak eski kanpainan.
DBH-ESOko ikasleak arduratu dira aurtengo Pilpilka eguna prestatzeaz, jokoen diseinuan parte hartzen eta baita antolaketan ere. Egun ederra izan dugu benetan bideoan ikusiko duzuen bezala.

PilpilkaEguna25Gibelea - YouTube