Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Oibar, Kaseda eta Irunberriko eskolak, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka

2022/12/01

Azaroaren 25aren inguruan, Oibar, Kaseda eta Irunberriko landa-eskolek jarduera anitzak antolatu zituzten ikasleei gizonen eta emakumeen arteko eskubide-berdintasunari buruz gogoeta egiten laguntzeko.

 

Oibarren, Rozalenen abestiaren “ate morea” hartu zuten abiapuntu, berdintasunaz hitz egiteko: “Gabriel Valentín Casamayor HLHIPn esku guztiek irekitzen dute berdintasunaren atea”.

 

Kasedan, eskola osoak hartu zuen parte Udaletxeko plazan deitutako kontzentrazioan. Han, ikasle bakoitzak bere globoa eman zuen, indarkeriaren gaiak iradokitzen dien hitzarekin edo esaldiarekin, aurretik ikasgelan prestatua. Puxika guztiekin osatu zuten egun horretarako horma-irudia.

 

Irunberrin, patioan bildu zen zentro osoa, emakumeenganako errespetuaren zuhaitzan lakioak zintzilikatu zituzten, emakumeenganako indarkeriaren kontrako esaldiekin, hala nola Sara Honorena: “Eta begietako saldarekin ileari begizta egin nion. Orain politagoa naiz, eta ez hain itsua”.