Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Lizarraldeako landa eskolek Osasuna Fundazioaren Eskolarteko Torneoan hartu dute parte

2024/01/23

Pasa den abenduan, Lizarraldeko landa-eskoletako (Allo, Arróniz, Oteiza eta Villatuerta) ikasleek Osasuna Fundazioaren Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuten, bai emakumezkoetan, bai mistoan.

Esperientzia polita izan zen. Ikasleak, irakasleak eta familiak elkartu ziren jardueraz gozatzeko.

Talde mistoak “Sinpatia Saria” jaso zuen, gainera.