Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Eskola ttikien besta handia

2025/09/30

Irailaren 20an, eskola ttikien besta ospatu zurten Oronoz-Mugairin, Zugarramurdi, Urdazubi eta Baztango herri ttikiek. Urtero-urtero herri ezberdin batean ospatzen dute, eta aurten ORonozen txanda izan da.

 

Goizean, 10:00etan harrera egin zuten. Ondoren, 10:30etan ibilaldira joan ziren. Bi ibilaldi zeuden handia eta ttikia: handia 6.8km ingurukoa izan zen,  baserrien itzulia, hain zuzen ere. Ttikia berriz, 2,8km inguruko izan zen herrian barrena. 12:00etan hamaiketakoa, ipuin kontalaria eta aurpegi margoketa egin zituzten frontoian.

14:00ak inguruan jendea frontoian elkartu eta bazkaltzen hasi zen. Urtero bezala familia bakoitzak bere bazkaria etxetik ekarri zuen eta postre gozoak bertan erosteko aukera egon zen.  15:30etatik 18:30etara puzgarriak, jokuen parkea, zaldiz ibiltzea, lote desberdinen zozketa, musika eta sotopilak egon ziren.

 

Baztandar anitz hurbildu ziren eta egun zoragarria eta polite izan zen.

 

Mila esker etorri zineten guztiei eta datorren ikasturtean Erratzun ikusiko dugu elkar!