Eskolak elkartuz haranak lotzen - Eskolak elkartuz haranak lotzen - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Bi topaketa, espiritu bera: partekatu, elkarbizi eta hazi Erronkariko, Zaraitzuko eta Salvatierrako eskolen artean
2025/05/26
Erronkari-Salvatierra Topaketa: partekatzeko, ikasteko eta loturak sendotzeko eguna
Martxoan Salvatierrako eskolako ikasle eta irakasleak Erronkarira joan ziren bisitan.
Jarduera anitzez osatutako egitaraua izan zuten goizean zehar. Hasteko, hamarretan Haur hezkuntzako ikasleak Museora joan ziren, bertan artisautza ardi batzuk egin zituzten eta ondoren Julian Gaiarreren inguruko kontakizunak entzun zituzten. Ordu berean Lehen hezkuntzako 1., 2., eta 3. mailako ikasleek gymkana eginez Museoa ezagutu zuten eta ondoren plano bat jarraituz Erronkarin barna ibilbide bat egin zuten. Bitartean Lehen hezkuntzako 4.,5., eta 6. mailako ikasleek, herriko eskola zaharrean, Julian Gaiarre gaia duen Scape roometik ihes egitea lortu zuten eta herriko hilerrian dagoen mausoleoa ikustera joan ziren.
Hamaika eta erdiak aldera herriko frontoian eta inguruko zelaian guztiak hamaiketakoa hartzera elkartu ziren, Erronkariko eta Zaraitzuko euskal ereduko lagunak ere bertan zeuden,.
Horren ondotik eskolara abiatu ziren guztiak, anfitrioien eskola ezagutzera. Istalazioak ikusi eta gero, kiroldegian prestatuko koreografia dantzatu zieten Erronkarikoek eta, Salvatierrako lagunak, oso ausartak direnez, guztiekin batera errepikatzera animatu ziren.
Bukatzeko, 6. mailako lagunak heldu den urtean taldean izango dituzten lagunak ezagutzera igo ziren Bigarren hezkuntzako geletara eta beste guztiak patioan jolasten egon ziren, azkeneko minutuetan talde argazkia ateratzeko agurra bezala.
Egun bikaina izan zen!
Erronkari-Zaraitzu Topaketa: euskara, bailaren arteko zubi
Egun batzuk geroago, Zaraitzu eta Erronkari ibarretako bi landa eskolak Erronkarin elkartu ziren topaketa berezi batez gozatzeko. Ekitaldia bi haranen arteko harremanak sustatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko diseinatu zen, eta alaitasunez eta berotasunez beteriko giroan garatu zen.
Jardunaldian zehar, ikasleek hainbat tailerretan parte hartu zuten, esperientziak partekatzeko eta modu sortzailean ikasteko. Maskarak sortzetik hasi eta herriko arrain-haztegira bisita gidatuak egitera arteko jarduerak izan ziren, eta ikasle guztiek erakutsi zuten lankidetzarako eta dibertimendurako espiritu handia.
Baina topaketa ez zen tailerretara bakarrik mugatu. Euskal dantzei eta Ez da hilen edo Pirinioan dardara abestiei eskainitako uneak ere izan ziren, non ikusi ahal izan zen nola musikak eta dantzak bi bailaretako ikasleak are gehiago batzen zituzten, jai giro lasaia sortuz.
Aisialdia ere aukera izan zen anekdotak partekatzeko, trukatzeko eta haranen arteko loturak sendotzeko; euskararen erabilera, berriz, modu naturalean sustatu zen, bai jardueretan, bai elkarrizketa informaletan.
Topaketa hau, jardueraz beteriko egun batez gozatzeko aukera paregabea izateaz gain, Zaraitzu eta Erronkari ibarren arteko harremana sendotzeko urrats garrantzitsua izan zen, gazteen artean euskararen erabilera eta transmisioa sustatzearekin batera.