Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Eskolako zerbitzu eta azpiegiturak berritzeko herri huasnarketa Urdiainen

2025/10/09

Urdiaingo Herri Eskolako Guraso Elkarteak “ZAINDU DEZAGUN URDIAIN. HAURREN HERRIA, DENON ESKOLA” lelopean, eskolako zerbitzu eta azpiegiturak berritzeko komunitate-hausnarketa antolatu du herrian.

 

Horretarako, iraila eta urrian zehar burutuko diren hainbat ekintza antolatu dituzte Orekari taldearen gidaritzapean: besteak beste, hausnarketa, diagnosi eta proposamen saioak, haurrentzako tailerrak edota eskola berriaren diseinua egiteko amaierako lansaio partehartzailea.

 

Diagnosi eta proiektuaren burutzapen prozesuak 14.353,07 euroko kostua izanen du. Horietatik 10.000 euro Nafarroako Gobernutik jaso dituzte, eskolako guraso elkarteak, “Herritarren parte-hartzea bultzatzeko eta sustatzeko proiektuak garatzeko” Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Ataletik argitaratutako diru-laguntza deialdian euren proiektua aurkeztu ostean. Gainerakoa, 4.353,07 euro, herriko udalak ordainduko du.

 

Hausnarketa prozesuan agertzen diren behar eta proposamenekin proiektua burutuko dute. Ondoren bigarren faseari ekin behar izanen diote urdiaindarrek, alegia, proiektua gauzatzeko finantziazio bideak bilatzeari.

 

Eskola eta herriaren arteko elkarlan adibide polita, benetan.