Etxalarko landa eskolaren udazkeneko txangoa - Etxalarko landa eskolaren udazkeneko txangoa - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/11/28
Urriak 22 asteartean eta arratsaldez, Landagain eskolako ikasle eta irakasle guztiek “ Udazkeneko txangoa “ burutu genuen.
Ordutegia errespetatuz, eguerdiko 2:20ean ikasle eta irakasleak ohiko sarrera ateetan bildu ziren. Tutoreek gelakideak bildu ondoren, txangoari hasiera eman zioten. Adin ezberdinetako ikasleak nahasi ziren elkarri laguntza emateko asmoz. Eskolatik abiatu eta Iñarreta auzorantz joan ziren. Bide guztian Artañeko erreka ezkerrean zutela, goranzko bideari ekin zioten, bidean aurkitzen zituzten gaztainak biltzen. Ikasleek ekarritako poltsak zeudenez, jasotzen ziren guztiak poltsarazten zituzten eta uzta ederra bildu zuten!
Jaso genituen gaztain guztiak eskolako ikasle eta irakasleentzat izan ziren. Eskolara iristerakoan, gaztain guztiak mahai batean zabal zabal jarri genituen idor zitezen.
Hurrengo egunean eskolako sukaldera jeitsi genituen Mireia sukaldariak egosi zitzan.
Behin egosiak zeudela, Mireiak gela bakoitzarentzako gaztain baldeja bat prestatu zuen. Geletara eraman eta ikasleen artean banatu ondoren, jan genituen.