Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Etxarri Aranatzeko landa eskolak bere jardunbide egokiak partekatu ditu eskualdeko ikastetxeekin

2026/04/08

 

Etxarriko eskola publikoak berriki jardunbide egokien saio aberasgarria eskaini die eskualdeko beste herri eskolei, LOMLOEren esparruan metodologia eta ebaluazio prozesuak nola egokitu dituzten azaltzeko.

Saioan zehar Oihana Urdangarinek, ikastetxeko zuzendariak, Lehen Hezkuntzako jardun pedagogikoa nola antolatu duten azaldu zuen; ziklokako antolaketa jarraituz, txoko sisteman eta ikaskuntza autoerregulatuan oinarritu dute euren metodologia.  Horretarako, maila guztietarako ikaskuntza-egoerak eta proiektuak diseinatu eta garatu dituzte, ikaskuntza konpetentzialagoa, esanguratsuagoa eta autonomoa bultzatzeko helburuarekin.

Ebaluazioari dagokionez, Etxarriko eskolak konpetentzia guztiei lotutako errubrika sistema osoa garatu du, ikasleen aurrerapenaren jarraipen zehatzagoa eta hezigarriagoa ahalbidetuz. Horrez gain, ikastetxea Kadineteko ebaluazio-tresna baten pilotajean parte hartzen ari da, ikastetxeak berrikuntzarekiko eta etengabeko hobekuntzarekiko duen konpromisoa indartuz.

Azpimarratzekoa da zuzendaritza-taldeak eta irakasleek egindako lan handia; izan ere, haien ahalegina eta dedikazioa funtsezkoak izan baitira eraldaketa-prozesu honetan. Era berean, bereziki aipagarria da Etxarriko eskolak bere esperientzia eta ezagutzak beste ikastetxeekin partekatzean erakutsitako eskuzabaltasuna, horrela taldea aberasten lagunduz.

Halako ekimenek agerian uzten dute zeinen garrantzitsua den eskualde mailan sarean lan egitea, ikastetxeen arteko lankidetza eta baliabideen zein jardunbide egokien trukea sustatuz, kalitate handiagoko hezkuntzarantz aurrera egiteko bide gisa.