Euskaraldian parte hartu zuten Bortzirietako landa eskolek - Euskaraldian parte hartu zuten Bortzirietako landa eskolek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/05/30
Euskaraldiaren laugarren ediziorako hilabete eskas falta zelarik, eta herriz herri girotzeko ekitaldiak egiten hasi ziren. Horren adibide da apirilaren 5ean aurkeztu zuten Bortzirietako hamaikako Etxalarren.
Euskaraldiaren gune ibiltaria zonaldean egotekoa zela aprobetxatuta, Etxalarren aurkeztu zuten Bortzirietan Euskaraldiaren enbaxadore izanen ziren hamaika lagunak. Izan ere, horien artean egon zen Bortzirietako Landa Eremuko Eskolen koordinatzailea den Lourdes Larzabal Antxordoki.