Lan-jardunaldi arrakastatsua burutu dute Lizarraldeako landa eskolek ikasturte hasieran - Lan-jardunaldi arrakastatsua burutu dute Lizarraldeako landa eskolek ikasturte hasieran - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2023/09/08
Joan den asteazkenean, irailak 6, Oteitzako La Bodega balio anitzeko aretoan bildu ziren Allo, Antzin, Arroitz, Deikaztelu, Oteitza, Bilatorta eta Zudairiko landa eskoletako irakasleak, ikasturteko proiektu komunari hasiera emateko.
Orain dela ia 20 urtetik zonaldeko koordinatzailea den Antonio Carmona Lópezek antolatu zuen jardunaldia, Hezkuntza Saileko Haur eta Landa Eskolen Sailaren laguntzarekin, zonalde honetako eskola txikien arteko lankidetza sustatzeko helburuarekin.
Jorraturiko gaien artean, landa eskolen ezaugarriak eta hauek eguneroko jardunean duten eragina eta aukeren inguruan hausnartu zen, baita azken urteotan zonaldeko taldean eta Nafarroako Landa Eskolen Saren egindako lana aurkeztu zen. Gainera, ikastetxe hauetako ezaugarria diren talde adin-anitzetan erabiltzeko jardueren diseinuaz ere mintzatu zitzaien Teruelgo landa eskoletako hizlari aditu batek.
Programa de la jornada
- "Trabajando en la escuela rural de Tierra Estella" hitzaldia, Antonio Carmonaren eskutik, zonaldeko koordinatzailea eta Alloko eskolako zuzendaria azkeneko ia 20 urtetan.
- "Propuestas para dar clase en un aula rural multigrado" on-line hitzaldia, Javier Castillo Lópezen eskutik, zeina landa maisuaz gain, irakasleen prestatzailea Aragoiko Prestakuntza Sarean eta The flipped classroom.es sareko editore aditua.
- Talde lana espezialitateka ikastetxeen egoera eta beharrak aztertu eta hobetzeko proposamenak bilatu eta diseinatzeko