Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Lakuntzako eskolako ikasleen antzerki emanaldi arrakastatsua: "Lakuntzeko auskias!"

2024/06/20

Azken hamarkadatan Lakuntzako euskalkiaren ezagutzak beherakada handia izan du herrian. Hori dela eta, herriko eskolak Lakuntzeko auskiaren transmisioan bere aletxoa jarri nahian, ekimen ezberdinak antolatzen ditu ikasturtean zehar. 

Oraingo honetan, maiatzaren 24ean, ikasleek, herriko euskalkian eskolan bertan sortu eta ekoiztutako “Lagunartean, hobe!” antzezlana eraman zuten oholtzara, Ane Miren Iruretagoiena irakaslearen gidaritzapean. Eta ikasleek aurkeztutako lana bat egineteko, herriko helduen ere antzerki taldearen emanaldia ikusteko aukera izan dute. 

Antzerkian, hirugarren mailatik gorako ikasle guztiek hartu zuten parte, 60 ikasle inguruk. Bakoitzak paper txikia bete zuen, bizpahiru esaldi, baina denak Lakuntzako euskalkian. Bi emanaldi egin zituzten: goizean eskolako gainerako ikasleen aurrean egindakoa eta arratsaldean, publiko zabalari, etxekoei eta ikustera bertaratu nahi izan zuen orori eskainitakoa. Arratsaldekoan gainera, herriko helduen antzerki taldeak ere ekimenarekin bat egin eta bere lehen antzezlana egin dute. 

Antzezlanak, herriko Lagun Artea futbol taldearen partida bat izpide harturik, futbol giroan sortzen diren elkarrizketa eta egoera xelebreen bidez, ikusleen barre-algarak ateratzea lortu zuen. Beste behin ere, gure artista gazteek ez zuten hutsik egin eta herriko kultur etxea lepo betetzea lortu zuten. 

Esan beharra dago, prestakuntza prozesuan zehar ikasleak oso motibatuak egon direla: antzeztea oso gustoko dutelako eta futbola biziki maite dutelako. Horrez gain, herriko taldearen jarraitzaile sutsuak ere badira. Beraz, ikaskuntza egoera arrakastatsu batek behar dituen osagai guztiak bildu ditu proiektuak.
Herritik sortu eta herriari eskainitako egitasmoa izan da hauxe: herriko eskolak, herrigintzan eta Lakuntzako euskalkiaren biziraupenean laguntzeko egindako apustu sendoa. 

Eskolan argi dute aurrerantzean ere bide hauxe bera jorratzen jarraituko dutela! Zorionak denei!