Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Radako eskolako familiek parte hartu dute maskoten inguruko proiektuan

2022/02/21

Animalien ezaugarriak, elikadura, zaintza eta emozioak dira Ximénez de Rada ikastetxeko Haur Hezkuntzako gelako irakasleek abian jarritako "Maskotak" diziplina arteko proiektuan landutako gaietako batzuk.


Hasierako jardueran, gaiari buruzko ezagutzak eta sakondu nahi zituzten alderdiak azaldu zituzten.

Ondoren, familien bisitak hasi ziren, non gurasoek maskotak ekartzen zituzten eskolara, haurrek ikaskideei aurkezteko.


Emozioz eta konpromisoz betetako proiektua izan da, eta asko gozatu dute.