Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left "Neguko Xeia" Erronkariko landa eskolan

2024/01/16

Urtero bezala egun ederra prestatu zuten abentuaren 22rako Erronkariko Julian Gayarre-Ainariak ikastetxeko irakasleek. Urtez urte Erronkaribarko herri ezberdinetan ospatzen dugu data berezi hau eta aurten Garde eta Urzainkin pasa zuten goiza jarduera anitzak eginez, ginkana, abestiak, dantzak...

Erronkaribarko haur guztiek Erronkariko eskolan ikasten dute, eta horregatik hunkigarria gertatzen da gure herri txikietan negu minean bertako karrikak haurrez beteta ikustea. Dudarik gabe, beste garai bateko irudiak pizten dira herri txikietako biztanleen begien aurrean.

Guraso Elkarteak antolatuta izan zuten hamaiketako ederra ere ez da ahaztu behar.

Ikusgarria, benetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek eskolaz kanpoko orduan prestatu, eta egun honetan eskaini zuten Neguko dantza! Bideoan ederki ikusten da Gabon Gaueko sua, suklaroaren indarra eta egu(n)berrietan sartzeko ilusioa!

Vídeo: Neguko xeia (Fiesta del Invierno)

Vídeo: Neguko dantza