Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Bortzietako Herri Eskola Publikoen l. Besta

2023/11/20

Urriaren 28an Lesakan Bortzirietako Herri Eskola Publikoen Besta ospatu zen. Besta hau egiten den lehendabiziko aldia izan da. Eskolen arteko harremanak sustatzea izan du helburu nagusia eta aldi berean, kalitaztekoa, esukalduna eta doakoa dela nabarmendu da.

Arratsaldeko 4etan Harriondoan harrera eman zitzaion; udal ordezkariak bertan, ikasleek bertso batzuekin ongi etorria eman zuten.

 

Jarraian, eskoletako ikasle diren trikitilariekin kalejirari hasiera eman zioten; geldialdi desberdinak egin ziren eta dantaza eta koreografia ezberdinak eskeini zituzten bortz herrietako eskoletako ikasleek. Kalejira herriko plazan bukatu bezain abudo, argazki erraldoia atera zen eta ondoko jarduerei hasiera eman zitzaion. Egurrezko jolasekin, txapen tailerrarekin, aurpegi margoketarekin, djarekin... gozatzeko aukera izan zuten ikasleek. Guzti honi guraso elkarteak jarritako ostatuak lagundu ziolarik; jateko eta edateko aukerarekin.

 

  

 

Lehenbizikoa izan bada ere, azkena izan ez dadila!

 

https://erran.eus/bortziriak/1698235385463-bortzirietako-herri-eskola-publikoen-besta-izanen-da-larunbatean