Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.

Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Ekitaldiz beteriko apirila bukaera Igantziko landa eskolan

2024/05/30

Ekitaldiz betetako astea izan zuten Igantziko eskolan apirileko azkena. Izan ere, ekintza anitzak antolatzen ditu irakas-talde honek ikasleei gai ezberdinetan sakontzeko aukera emateko:  https://igantzikoeskola.blogspot.com/search/label/Eskolako%20ekintzak

Liburuaren eguna aprobetxatuz, liburuaren astea ospatu zuten ikasle eta irakasleek, bertzeak bertze. Horretarako, bi idazleren bisita ijaso zuten: Eneko Etxegarai batetik, Xabier Etxeberria bertzetik. Eskolako adin ezberdinetako ikasleak nahasiz, eta lan kooperatiboaren bidez, mikroipuinak sortu eta irakurri zituzten, eta guraso eta aitatxi-amatxien bisitarekin gozatu zuten, ipuinak kontatzera etorri baitziren.

Bertzalde, proiektuarekin lotutako bisita izan dute Saharaztaneko kide den Mixel Gerekaren eskutik. Gaiari erlazio zuzena eginez, eskolako atarian kutxa solidarioak jarri dituzte; bertan biltzen den materiala Irungo Migranteen Harrera Sarera eramateko.

 

 

Aste honi akabera emateko Haur Hezkuntzako ikasleak (3-5 urte) Arantza eta Etxalarko ikasleekin batera Donostiako Aquariumera joan ziren bisitan; eskolan gelditu direnak ordea, eguraldia aprobetxatuz eskolako baratzea martxan jartzeko aprobetxatu dute.