Formakuntza berritzaile bati ekin diote Sakanako Herri Eskolek - Formakuntza berritzaile bati ekin diote Sakanako Herri Eskolek - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
“Nola landu zientziak zeharkako ikuspegi batetik” izenburua du Ainara Muruzabalek gidaturiko jarduerak, eta urria-azaroan zehar eginen dute Arbizuko landa eskolan
2024/10/16
Arbizu, Iturmendi, Lakuntza, Uharte Arakil eta Urdiango eskoletako irakasleak, Ainara Muruzabalen gidaritzapen, Montessoriren kosmika lezio handietan oinarrituz Zientziak eskolan lantzeko formakuntza jasotzen hasi dira.
Montessoriren Historia Handiak edo Ikasgai Handiak, 6 urtetik gorako haurrei ikasgelan aurkezten zaizkien zorroztasun zientifiko handiko bost istorio dira; haurrak txundituz, haien berezko jakin-mina piztu eta asetzeko kontatzen direnak. Izan ere, Montessori Ikasgai Handiekin batera, esperimentuak, erakustaldiak, zabalkunde-jarduerak eta ikaskuntza-esperientzia batzuk egiten baitira, eta ez dute axolagabe uzten ez entzulea, ez kontalaria bera ere.
Honela, istorio bakoitzarekin ikasleengan eragindako interesguneetatik abiatuz, ikaskuntza-arlo ezberdinak uztartuko dituen proiektuetan lanean aritzea dutelarik helburu.
Ainara Muruzabalen ikastaroa, Arbizuko eskolan urria eta azaroan zehar burutuko diren 3 orduko 7 saioko iraupena izanen du.


