Garraldako herri eskola publikoak bere hezkuntza proiektua ezagutzera gonbidatzen ditu familiak - Garraldako herri eskola publikoak bere hezkuntza proiektua ezagutzera gonbidatzen ditu familiak - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/03/13
Garraldako landa eskola, familiei bere hezkuntza-proiektua gertutik ezagutzeko gonbidapena egiten ari da, komunitate osoak ezagutu dezan. Hezkuntza publikoa, euskalduna eta ingurunearekin lotua eskaintzen du.
Ikastetxeak Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapetan lan egiten du, helburu nagusi batekin: ikasle eleanitz eta konpetenteak heztea, euskara ardatz hartuta eta ingelesa zein frantsesa ere indartuz.
Eskolaren ezaugarri nagusietako bat herriarekin eta lurraldearekin duen lotura estua da. Hezkuntza komunitate osoaren parte-hartzea sustatzen da eta inguruko baliabideak ikaskuntzarako erabiltzen dira.
Halaber, eskolak talde txikien aldeko apustua egiten du, ikasle bakoitzari arreta pertsonalizatua eskaintzeko eta giro hurbila sortzeko. Horrez gain, bizikidetza, hezkuntza emozionala eta gatazken kudeaketa lantzen dira, baita ikasgelatik kanpoko jarduerak, tailerrak, irteerak eta herriarekin lotutako ospakizunak ere.
Ikastetxeak jangela propioa, garraio zerbitzua eta eskolaz kanpoko jarduerak ere eskaintzen ditu, familiekiko eta inguruko elkarteekiko lankidetza estuan.
Horrela, Garraldako eskola landa eskola iraunkor eta komunitarioaren eredua da, non ikaskuntza naturarekin eta herriko bizitzarekin lotuta garatzen den.


