Garraldako Landa Eskolak bizikidetza bultzatzen du “World Café” komunitario baten bidez - Garraldako Landa Eskolak bizikidetza bultzatzen du “World Café” komunitario baten bidez - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2025/11/17
Garraldan, 2025eko urriaren 30ean.
Garraldako Landa Eskolak World Cafe formatuko elkarbizitzarako jardunaldi aberasgarria ospatu zuen atzo, hezkuntza komunitate osoko 35 pertsona bildu zituen elkarrizketa gune parte-hartzailea.
Topaketan irakasleek, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako familiek, jantokiko langileek eta inguruko hainbat erakundetako ordezkariek parte hartu zuten, horien artean osasun arloko eta gizarte zerbitzuetako profesionalak. Helburu komuna: guztion artean ikastetxean elkarbizitza positiboa eraikitzea eta horri buruz hausnartzea.
Ikastetxeak hezkuntza integralarekin eta lotura komunitarioak sendotzearekin duen konpromisoaren barruan kokatzen da ekimen hau. Aurreko egunetan, ikasle guztiek (Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara) ikasgelan gai berak landu zituzten, txikien ahotsak ere entzungo zirela ziurtatuz.
Topaketa elkartze, entzute eta enpatia gune bihurtu zen, non kezkak, proposamenak eta ametsak partekatu ziren ikastetxeko bizitza hobetzen jarraitzeko.
“Gure txikiak heztea zeregin komuna da, eta horrelako espazioek elkarrekin egitearen balioa gogorarazten digute”
Irakasle-taldeak eskerrak eman nahi dizkie jarduera posible egin zuten pertsona guztiei, inplikazioagatik eta gogo biziagatik, eta balioa eman nahi die landa-eskolek lurraldean kohesiorako eta bizikidetzarako motor gisa duten zereginari.
