Zumarraren Zaindariak: Urroz Hiriko landa-eskolaren konpromisoa ondare naturalarekiko - Zumarraren Zaindariak: Urroz Hiriko landa-eskolaren konpromisoa ondare naturalarekiko - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Misio berezi bati ekin diote ikasle eta irakasleek aurten: inguruko zumar zaharren ondarea babestu eta zabaltzea. Ekimenaren helburua da neska-mutilek inguruan dugun naturaren aberastasuna ezagutzeaz gain, haren kontserbazioan protagonista aktiboak izatea.
2026/01/07
🌳🧑🏾🌾
Mikel Baztanekin maisu-klasea
Abentura honi hasiera emateko, Mikel Baztan adituaren bisita izan genuen eskolan, ikaskuntzaz betetako jardunaldi bat gurekin partekatu zuena. Mikelek zumarrei buruzko bitxikeria liluragarriak azaldu zizkigun, baita ezaugarri bereziak eta osasuntsu eta indartsu hazteko behar dituzten zaintza espezifikoak ere.
Mikel Baztan Carrera hiri-jasangarritasunean eta azpiegitura berdearen kudeaketan aditua da. Noaingo "Zentzumenen parkea"ren sorrera sustatu zuen, zeinek hamaika sari jaso zituen Espainia eta Europamailan, eta Ahora Clima" aholkularitza-enpresaren sortzaile eta zuzendaria da.
Mikel gidari, herri inguruan gaur egun bizirik dirauten zuhaitz mendeetako hauen garrantziaz jabetu ginen ikasle eta irakasleok, baita haien leinuak etorkizunean jarraipena izateko beharraz ere.
Urtebeteko zaintza eskolako baratzean
Martxan da birpopulazioa. Mikelek 15 zumar ekarri zituen ikastetxera, eta dagoeneko gure eskolako baratzean landatu ditugu. Zuhaitz hauek ikasturte osoan gurekin egongo dira; denbora horretan ureztatu, behatu eta zainduko ditugu, behar duten indarra har dezaten.
15 zumar horietako bakoitzak bere nortasuna du, ikasle arduradunaren izena daramalako. Gainera, ikasleek izen sortzaileak jarri dizkiete beren babestuei, naturarekiko lotura emozional berezia sortuz.
Zumardirantz: gure zumarren etorkizuna
Urtebete barru, landaretxoak prest daudenean, zumardira irteera bat egingo dugu, han zumar mendeetakoen ondoan landatzeko. Horrela, gure ikasleek baso gazteago eta sendoago bat sortzen lagundu dute, gure paisaiaren iragana beraiek eraikitzen ari diren etorkizunarekin lotuz.
Zuhaitz bat zaintzea gure etorkizuna zaintzea da eta zuhaitzak hazten ikusteko irrikaz daude guztiak!
Udalaren laguntza ezinbesteko izanda proiektua aurrera eraman ahal izateko eta oso pozik eta eskertuta agertu da irakastaldea lortutako lankidetzarekin.
