Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna landa eskoletan - Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna landa eskoletan - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2024/11/22
Iruritako eskola
"Pasaden azaroaren 19an, Pijamaren Eguna ospatu genuen Iruritako eskolan, 20ean LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleak tailerretan daudelako.
Goizetik eskolara pijaman jantzita etorri ginen. Zein arraro egin zitzaien eskolako ttikiei eskolara pijaman etortzea! Harrituta zeuden denak! “Pijama lotarako da, eskolara kaleko arroparekin joaten gara!”,
pentsatzen zuten.
Pisuzko arrazoia genuen pijama jantzita eramateko: arrazoi desberdinengatik familiarik ez duten haurrek bizitzen ez duten goxotasun hori sentitzeko egin genuen.
Egun berezia izan zen. Harrikulunkan elkartu ginen, psikomotrizitate gelan. Aurreko egunean, eskolaz kanpoko jardueran zeuden ikasleek gela aipaindu zuten, eta goxo-goxo egoteko aukera izan genuen. Eszenatoki ttiki bat ere montatu ziguten, bertatik ipuinak kontatu ahal izateko.
Harrikulunkan, zapatak erantzi eta koltxonetan etzan ginen prestatu zigutena entzun eta gozatzeko. Antolatzaileek, Pijamaren eguna zergatik ospatzen den azaldu ziguten. Lehenik eta behin, azaroaren 20an Haurren Eskubideen eguna Ospatzen dela kontatu ziguten eta arestian aipatutako harreran zeuden haurren eguna zela ere. Gure eskolako familia batek Saharako haur bat harreran izaten du udan, eta 2 senideek azaldu egin ziguten zein zen bere esperientzia harrerako familia bezala. Ipuin kontalariak izan genituen ondotik. Erdiz gelakoek (LH6) harreran zegoen haur baten komikia antzeztu zuten, Negusaroikoek (HH3 eta LH1), ipuin bat abestu ziguten, guraso batek, Otsoko ipuina, eta azkenik, maisu batek lotarako ipuin
bat kontatu zigun.
Azkenik, goxotasun momentu horiek bizitzeko, kanta bat entzun bitartean batak bertzeari masajeak ematen ibili ginen. Esperientzia polita izan zen! Mila esker antolatzaileei, ipuin kontalariei eta hurbildu zineten gurasoei ere!"
Iruritako eskolako irakasle eta ikasleak
Landagain Eskola, Etxalar
Bestalde, Etxalarko Landagain Eskolako 4. eta 5.mailako ikasleek ere Haurren Nazioarteko Eguna ospatu zuten, gaiaren inguruan hausnartuz eta ikasiz.
Horretarako, pijamak etxetik eraman eta kartelak egin zituzten, eta horiekin apaindu zuten zentroa.
Gainera, txokolatezko trufak egin zituzten, gero eskolako ume guztien artean banatu zituztenak, eta oso pozik jaso zuten oparia.
Nola ez, jarduera horiek haurren oinarrizko eskubideei buruzko gogoeta partekatuaren apaingarriak izan ziren.