Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Igantziko eskola komunitate osoak parte hartu du herriko bestetan

2023/10/09

Ikasleek eskolan egindako kartela

"Eskola da herria eta gu bertako zuhaitzen hazia" ospatu dituzte Igantziarrek San Migel bestak eta, azkeneko 10-12 urte hauetan egin den moduan, eskolako guraso elkarteak herriko ostatua ireki du, eskolari eta komunitate osoari bultzada emateko.

Bertan, bazkoitzak bere neurrian egin du lan. Irakasleek eta gurasoek tabernan zerbitzatuz eta jateko goxoak prestatuz eta ikasleek ostatua apainduz. Herriko apaizak uzten duen egoitza ostatu bihurtzen da egun hauetarako.

Bertan ateratzen den diruaren zati bat urte osoan zehar egiten diren irteera eta kanpaldietako gastuekin laguntzeko erabiliko da. Bertze zatia, berriz, eskolan lantzen diren jardueretara bideratuko da, Emozio Hezkuntza, Yoga, Antzerkia, Sormen Margoketa tailerrak, bertzeak bertze. 

Honela, bi helburu lortzen dituzte bestetarako lan eginez. Batetik, oraintxe aipatutakoa, dirua lortzea, alegia, eta bertzetik, Landa Eremuko herri ttiki honi herriko besta egunetan garrantzitsua den bertze zerbitzu bat eskeintzea. Eta komunitate osoak irabazten du!