Igantziko eskolak Sexu Hezkuntzako pilotaje proiektua abiatu du Hezkuntza Departamentuaren eta Skolaeren eskutik - Igantziko eskolak Sexu Hezkuntzako pilotaje proiektua abiatu du Hezkuntza Departamentuaren eta Skolaeren eskutik - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
2026/10/27
Landa eremuko hezkuntzaren eta hezkuntza afektibo-sexualaren alorrean urrats berri bat eman du Igantziko eskolak. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Skolae programak sustatuta, Sexu Hezkuntzako pilotaje proiektu aitzindari batean parte hartzen hasi da eskolako komunitatea.
Proiektu honen ardatz nagusietako bat hezkuntza komunitatea osatzen duten kide guztien parte-hartzea da. Alde batetik, irakasleek formakuntza zehatza jasoko dute alor honetan erreminta eta gaitasun berriak bereganatzeko; bertzetik, ikasleek euren garapenari zein adinari egokitutako edukiak eta hezkuntza saioak izanen dituzte.
Familientzako prestakuntza, zonaldeko SUOAZ zerbitzuaren eskutik
Pilotaje honen ezaugarri nagusienetako bat familiei eskainiko zaien arreta da. Guraso zein tutoreen formakuntzaz Eskualdeko SUOAZ zerbitzua (Ssexualitate eta Ugalketa Arretarako Zentroa) arduratuko da, etxeen eta eskolaren arteko elkarlana eta jarraitutasuna bermatuz.
Ekimen honen bidez, landa eremuko eskoletan sexu hezkuntza osorik, hurbila eta kalitatezkoa bermatzearen garrantzia azpimarratu nahi da, hezkuntza-komunitate osoa (irakasle, ikasle zein familiak) prozesu beraren parte eginez.


