Landa eskolak

Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak, landa-eremuetan kokatuta daudenak, gradu anitzeko unitateak dituztenak, hau da, 9 unitate baino gutxiago dituztenak, eta irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiago ematen duenean.

Kontaktua: 0-3 eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-0a3@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803

angle-left Elkartrukea Otsagabiako landa eskola eta Atharratzeko colegia-ren artean

2022/12/20

Otsagabiako Udala eta Atharratzeko herriak senidetuta daude, eta aterki horren azpian, 2022ko udaberrian sortu zen elkarrekin jarduerak egiteko aukera.

Orduan, Otsagabiako eskolari proposatu zion Udalak Atharratze ikastetxearekin elkartrukea egitea.

Aurreko azaroaren 8an Otsagabiko eskola Atharratzen egon zen bisitan eta ikasleek elkar ezagutzeko aukera izan zuten egun osoan zehar ondoko programan:

  • Hamaiketakoa eta bazkaria elkarrekin egin zuten Atharratzeko frontoian (Xiberuko ordutegiarekin),
  • Aurkezpena eta elkar ezagutzeko zenbait ekintza burutu zituzten jokoen bitartez
  • Amankomuneko logo bat eraiki zuten e-mojien bidez
  • Atharratzeko herria ezagutu zuten bertako ikasleen eskutik
  • Xiberu ete Zaraitzuko ibarra eta herriak aurkeztu zituzten ikasleek. Une horretan ibar bakoitzaren euskalkiak oso garbi agertu ziren, eta ederra izan zen Xiberoko ikasleen ahotan zaraitzuerako zenbait hitz entzutea (berdinak baitira bi ibarretako zenbait hitz).

Ekintzak interesgarriak eta eraginkorrak izan ziren, oso giro polita eraiki zutelako ikasleek ordu gutxitan. Elkar ezagutzen jarraitzeko gogoa agertu zuten, eta 2023an Otsagabia bisitatzeko gonbidapena luzatu zieten zaraitzuarrek atharratzetarrei. Aurrerantzean, Ximun y Manex Fuchs anaiekin, Axut antzeki profesionalen kide, 2023an zehar antzeki tailerrak garatzen jarraitzea hitzartu zuten.

Hortaz, haurrera doa bi ibarren arteko harremanak sendotzea.